Kaixo lagunok:
Kutsadura izan da gure 2. hiruhilabeteko proiektua eta
etxean egon narren, proiektuarekin aurrera jarraitu dugu buru belarri. Honen
ildotik, kutsadura murrizteko aukerak landuz eta aztertuz. Honekin batera,
etxeko materialak (zaborra hain zuzen) erabiliz, artelan bat egitea izan da
gure zeregina. Artelanak modu askotakoak izan daitezke, artelan bakoitzak
sentimendu eta emozio desberdinak gogoraraziko dizkio bakoitzari.
Horrela, materiala bildu eta irudimena eta norberaren
trebeziak landuz, artista bihurtu gara eta HONA HEMEN GURE OBRAK!!!
Etxean ditugun gauzekin gauza pila bat egin daitezkeelako
eta bide batez, zabor gutxiago sortu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario