2020/06/25

2008ko PROMOZIOAREN AGURRA


Kaixo kuadrilla

Amaitu da zuen ibilbidea San Andres eskolan. Urte pilo bat egon zarete bertan, oroitzapen mordoa, ikaragarrizko lagunak, gogoan izango dituzuen momento asko…

Irakasle pila bat pasa dituzue, irteera desberdinak, proiektuak… Txikiak zinetela hasi zineten eta neska/ mutil heldu bilakatu zarete. Harremanak, baloreak, errespetua, elkarbizitza, hezkidetza… zer diren ikasi dituzue eta plazer bat izan da guretzat zuek ezagutzea eta zuen bidelagun izatea.

Amets berriak bizitzeko unea iritsi da, zaindu dezagun geure burua eta zaindu ingurukoak. Ametsak betetzea da bizitza hau interesgarri egiten duena. Hartu ardurak, rutinak bete, mobilaren erabilera murriztu, gogotsu hartu, saiatu… eta zorterik onena opa dizuegu etapa berri honetan.

Eskerrik asko bihotz bihotzez, asko maite zaituztegulako eta faltan botako zaituztegulako.

IZAN ZORIONTSU ETA GOZATU BIZITZAZ!

Zuen irakasleak,


Bi mila ta zortzikoa
gaur agurtzen zaituguna
Urte pilo bat eskolan
denok ikasi deguna
Ez dugu inoiz ahaztuko
sortu den elkartasuna
Momentu ederrengatik
topa aupa gaurko eguna
Amets berrien bideak
dakargun alaitasuna
Onena opa dizugu
bihotzez etorkizuna
Zaindu zazue zuena
zaindu alboko laguna
Ez ahaztu bizitakoa ta
besarkada bat kuttuna.



2020/06/14

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN

Covid19a dela eta 3. hiruhileko guztian gorputz hezkuntza etxean egin behar izan duzue. Hemen daukazue egin duzuen lanaren emaitza. Ondo pasa merezitako oporrak!!

APIRILAK 20-24

   
APIRILAK 27-30

 
MAIATZAK 4-8
 

MAIATZAK 11-15


MAIATZAK 18-22


MAIATZAK 25-29

  
EKAINAK 1-5


EKAINAK 8-12


2020/06/04

PANPINAK


Orratza eta haria hartu eta panpina polit bat jostea izan da gure zeregina. Horretarako, lehenik patroia aukeratu behar izan dugu, norberak nahi zuena. Ondoren, nola egin behar genuen eta zer material beharko genuen idatzi dugu. Jarraian, urratsak irakurri, ulertu eta gure eskuak gora ta behera mugimenduak egiten jarri ditugu. Kolpe kolpe kolpekaaa josii ta josiii josii ta josiiii.... Barrua bete eta begira zer nolako panpin ederrak sortu ditugun!!!
 

2020/04/24

ARTELANAK


Kaixo lagunok:
Kutsadura izan da gure 2. hiruhilabeteko proiektua eta etxean egon narren, proiektuarekin aurrera jarraitu dugu buru belarri. Honen ildotik, kutsadura murrizteko aukerak landuz eta aztertuz. Honekin batera, etxeko materialak (zaborra hain zuzen) erabiliz, artelan bat egitea izan da gure zeregina. Artelanak modu askotakoak izan daitezke, artelan bakoitzak sentimendu eta emozio desberdinak gogoraraziko dizkio bakoitzari.
Horrela, materiala bildu eta irudimena eta norberaren trebeziak landuz, artista bihurtu gara eta HONA HEMEN GURE OBRAK!!!
Etxean ditugun gauzekin gauza pila bat egin daitezkeelako eta bide batez, zabor gutxiago sortu!



2020/03/24

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN

Kaixo guztioi 

Zer moduz? Egoera hau dela eta etxean ere Gorputz Hezkuntza lantzeko proposamen bat luzatzen dizuegu. Sites bat ( https://sites.google.com/view/ghetxean/ ) sortu dugu eta bertan asteko egun bakoitzerako hainbat proposamen eta ideia luzatzen dizkizuegu zuek aukeratzeko. Dantzak, materiala berrerabiliz sortzeko jostailu eta jolasak, goprutz adierazpena, malabareak, bilaketa jolasak, erronkak… aurkituko duzue. Denetarik aurkituko duzue, eta gauza batzuk zuen baliabide, espazio, trebetasun edo gaitasunetara moldatu beharko dituzue. Garrantzitsuena ez da dena egitea, baizik eta egunero ariketa pixka bat egitea. Saio guztietan beroketa proposamenak dituzue (behintzat bat egitea komeni da) eta amaieran lasaitzeko hainbat proposamen dituzue. Animatzen bazarete, egiten duzuenaren bideoak, argazkiak… bidali ahal dizkidazue eta gelako blogean zintzilikatu ditzaket (bideo-montaiak eginez, adibidez), edo besterik gabe email bidez zuek egiten zoazten jardueren berri jakitea gustatuko litzaidake (zein jarduera gustatu zaizuen, zailtasunik izan duzuen…). Zalantzaren bat baduzue edo beste jardueraren bat proposatu nahi baduzue (dantzak, erronkak, joalsak, filmak…) igor.azurmendi@sanandreshlhi.eus helbidera idatzi. Sites-ean egunero gauza berriak sartzen joango gara, beraz, ez daukazu gorputza ez mugitzeko eta aspertzeko aitzakiarik… 
Animo!! Egin dezagun gorputz hezkuntza etxean!!
 Igor

2019/11/20

ANA LA EXPERTA







PREVENCIÓN DE ENFERMEDADES



El 5 de noviembre, a las 14:30 vino una experta a explicarnos cosas sobre su trabajo como ayudante en el ambulatorio de Eibar. Antes ella trabajaba en el hospital de Mendaro. Nosotros estábamos muy emocionados porque viniera una experta como Ana a nuestra clase.
Ella nos habló sobre cómo prevenir las enfermedades. Hay muchas maneras de prevenir las enfermedades, por ejemplo:     
-Vida sana (hacer deporte, comer sano, …).
- Vacunarse. Parece una chorrada, es super importante, porque baja muchísimo las probabilidades de que te entren bacterias, o enfermedades, en el cuerpo.
- No hay que tomar drogas, y por si acaso no hay que coger chuches, comida, o cualquier cosa de un desconocido.
- Los mayores pueden tomar un poquito de alcohol, ¡¡¡PERO LOS NIÑOS Y LAS NIÑAS NO!!!
- Fumar da asco, y por la adicción de la nicotina lo siguen haciendo.
-La higiene, es una de las cosas más importantes, para prevenir las enfermedades. Hay que limpiarse los dientes, mínimo dos veces al día, y hay que lavarse las manos muy a menudo.
-Las pantallas (video juegos, móviles, ordenadores…) también tienen adicción, por las pantallas te puede dar un ataque HEPILÉPTICO. Además, los videojuegos violentos te pueden hacer violento a ti y eso es muy peligroso .
Fue muy divertido, porque le hacíamos unas preguntas y ella nos respondía muy amable mente.
Nosotros creemos que hubo muy buen ambiente entre todas y todos.
Al final de la explicación nos dijo esto:
Si miras a la vida con una sonrisa la vida te mirara con una sonrisaJ
Mientras Ana nos enseñaba un dibujo precioso de una sonrisa eso nos alegró mucho, porque a nosotros nos pareció que aparte de ser muy alegre era muy inteligente.
Nos lo pasamos genialJ
Ojala podamos repetir esta experiencia.