ANE ADITUA
2019ko urriaren 9an Ane sendagile azkoitiarra,
guretzat aditua, 6. Mailakoekin solasaldia izan zuen.
Berak odolarekin egiten du lan, hau da,
hematologoa da. Gaur egun, Galdakaon ari da lanean, baina Donostian eta
Bartzelonako ospitaletan ere egin izan du lan.
Anek azaldu zigunez, lehenengo sendagile emakumea,
1821ean jaiotako Elizabeth Blackwell izan zen. Dirudienez hamar unibertsitateetan lana egiteko aurkeztu ondoren, azkenean New
Yorkeko unibertsitatean lortu zuen.
Gaur egun, medikuntzan %80a emakumeak eta %20a
berriz, gizonak dira.
Historian ezagutzen dugun lehen sendagilea
Hipokrates da; Grezian K.a. 400. urtean jaio zena. Berak giza gorputzekin
ikertuz, medikuntzarako aurrerapen handiak lortu zituen. Baina gorputzak
irekitzea ilegala zenez kartzelan sartu zuten.
Anerentzat egoera bitxia, emakume baten radiografia
aztertzerakoan, bere eztarri barruan
lepoko bat zegoela ikustea izan zen.
Bestalde anorexia duten pertsonak 10 gaixoetatik 9
emakumeak dira.
Anek 12 urte medikuntza ikasten aritu zen, 6 urte
karreran egin ondoren KONTRATU HIPOKRATIKOA sinatu zuen, (medikuntzan ikasitako
guztia pertsonei laguntzeko izango dela ziurtatuz), 2urte espezializatzen eta
beste 2urte praktiketan aritu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario