2020/06/25

2008ko PROMOZIOAREN AGURRA


Kaixo kuadrilla

Amaitu da zuen ibilbidea San Andres eskolan. Urte pilo bat egon zarete bertan, oroitzapen mordoa, ikaragarrizko lagunak, gogoan izango dituzuen momento asko…

Irakasle pila bat pasa dituzue, irteera desberdinak, proiektuak… Txikiak zinetela hasi zineten eta neska/ mutil heldu bilakatu zarete. Harremanak, baloreak, errespetua, elkarbizitza, hezkidetza… zer diren ikasi dituzue eta plazer bat izan da guretzat zuek ezagutzea eta zuen bidelagun izatea.

Amets berriak bizitzeko unea iritsi da, zaindu dezagun geure burua eta zaindu ingurukoak. Ametsak betetzea da bizitza hau interesgarri egiten duena. Hartu ardurak, rutinak bete, mobilaren erabilera murriztu, gogotsu hartu, saiatu… eta zorterik onena opa dizuegu etapa berri honetan.

Eskerrik asko bihotz bihotzez, asko maite zaituztegulako eta faltan botako zaituztegulako.

IZAN ZORIONTSU ETA GOZATU BIZITZAZ!

Zuen irakasleak,


Bi mila ta zortzikoa
gaur agurtzen zaituguna
Urte pilo bat eskolan
denok ikasi deguna
Ez dugu inoiz ahaztuko
sortu den elkartasuna
Momentu ederrengatik
topa aupa gaurko eguna
Amets berrien bideak
dakargun alaitasuna
Onena opa dizugu
bihotzez etorkizuna
Zaindu zazue zuena
zaindu alboko laguna
Ez ahaztu bizitakoa ta
besarkada bat kuttuna.



No hay comentarios:

Publicar un comentario