2019/06/06
2019/04/30
QUIDDITCH, MAGOEN KIROLA
5. mailako priektua "Zinema eta magia" izan dela aprobetxatuz, Harry Potter pelikulari esker munduan ezagutzera eman zen magoen kirola ezagutu eta landu dugu (moldaketa batzuk eginez), Quidditch-a.
2019/01/07
APOLLO 2050 MISIOA
Unibertsoa proiektuarekin lotuta, 5. mailako ikasleak NASAren "Apollo 2050 entrenamendu programan" parte hartu dute. Erronka fisiko kooperatiboak gainditu behar izan dituzte, elkarlanean eta kooperazioan oinarrituta hainbat erronka, misio...gaindituz eta trukean puntuak pilatuz. Lortutako puntuei esker eguzki sistemako planetak ezagutu eta beraietan "misio bereziak" burutzeko balio izan dizkie. Ondorengo bideoetan "bidaiak" emandakoa ikusteko aukera duzue!!!
5. MAILA A TALDEA
5.MAILA B TALDEA
2018/12/11
OLENTZEROREN BILA.
GU ERE BAGOAZ ANTZERKIRA!!!
OLENTZEROREN BILA
Abenduak 17an, 5A mailakoak ere unibertsitatean egongo gara.Hona hemen gure antzerkiaren sinopsia!!
Maiderrek irakurri zuen egunkarian Olentzero preso zegoela ipuinen basoan eta orduan, oparirik ez zutela jasoko pentsatu zuen. Arkaitzek Olentzeroren bila joan behar zutela pentsatu zuen. Orduan, Ikerri eta Maiteri deitu ondoren, ipuinen basora abiatu ziren. Basoan, ipuinen pertsonai askorekin topo egin zuten . Aurkituko zuten Olentzero?Opariak jasoko zituzten?
BADATOR ANTZERKIA
BADATOR ANTZERKIA!!
Datorren, astelehenean Abenduak 17an, unibertsitatean, 5. eta 6. mailako ikasleak antzerki batzuk egingo ditugu.Hona hemen 5B mailakoen atzerkiaren sinopsia.
GAIZTOA IZAN NAHI EZ ZUEN OTSOA
Lehenengo, hiru txerriak eta otsoa ipuin bat egiten hasten dira. Baina, otsoa ipuinetan beti gaiztoa izateaz aspertuta dago. Haserretuta otsoak idazleari bera ona izango den ipuin bateko pertsonaia asmatzeko esaten dio eta badoa. Orduan eskolako neska bati deitzen dio otsoaren papera egiteko. Baina neska ere antzezterakoan, haserretzen da eta ospa egiten du. Gero idazleak behiari otsoaren papera egiteko esaten dio eta behia ere haserretzen da. Idazleak otsoari deitzen dio eta .....
2018/11/07
UNIBERTSOA
2018/11/06
GORPUTZ HEZKUNTZA: 3, 2, 1 ... AURRERA!!
Gorputz Hezkuntzan ere hasi dugu ikasturtea, "3, 2, 1 ... AURRERA!!" unitatearekin. Ateratako argazki eta bideoekin bideo-montaia hauek egin ditugu. Ea zuen gustokoak diren...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)