2020/06/25

2008ko PROMOZIOAREN AGURRA


Kaixo kuadrilla

Amaitu da zuen ibilbidea San Andres eskolan. Urte pilo bat egon zarete bertan, oroitzapen mordoa, ikaragarrizko lagunak, gogoan izango dituzuen momento asko…

Irakasle pila bat pasa dituzue, irteera desberdinak, proiektuak… Txikiak zinetela hasi zineten eta neska/ mutil heldu bilakatu zarete. Harremanak, baloreak, errespetua, elkarbizitza, hezkidetza… zer diren ikasi dituzue eta plazer bat izan da guretzat zuek ezagutzea eta zuen bidelagun izatea.

Amets berriak bizitzeko unea iritsi da, zaindu dezagun geure burua eta zaindu ingurukoak. Ametsak betetzea da bizitza hau interesgarri egiten duena. Hartu ardurak, rutinak bete, mobilaren erabilera murriztu, gogotsu hartu, saiatu… eta zorterik onena opa dizuegu etapa berri honetan.

Eskerrik asko bihotz bihotzez, asko maite zaituztegulako eta faltan botako zaituztegulako.

IZAN ZORIONTSU ETA GOZATU BIZITZAZ!

Zuen irakasleak,


Bi mila ta zortzikoa
gaur agurtzen zaituguna
Urte pilo bat eskolan
denok ikasi deguna
Ez dugu inoiz ahaztuko
sortu den elkartasuna
Momentu ederrengatik
topa aupa gaurko eguna
Amets berrien bideak
dakargun alaitasuna
Onena opa dizugu
bihotzez etorkizuna
Zaindu zazue zuena
zaindu alboko laguna
Ez ahaztu bizitakoa ta
besarkada bat kuttuna.



2020/06/14

GORPUTZ HEZKUNTZA ETXEAN

Covid19a dela eta 3. hiruhileko guztian gorputz hezkuntza etxean egin behar izan duzue. Hemen daukazue egin duzuen lanaren emaitza. Ondo pasa merezitako oporrak!!

APIRILAK 20-24

   
APIRILAK 27-30

 
MAIATZAK 4-8
 

MAIATZAK 11-15


MAIATZAK 18-22


MAIATZAK 25-29

  
EKAINAK 1-5


EKAINAK 8-12


2020/06/04

PANPINAK


Orratza eta haria hartu eta panpina polit bat jostea izan da gure zeregina. Horretarako, lehenik patroia aukeratu behar izan dugu, norberak nahi zuena. Ondoren, nola egin behar genuen eta zer material beharko genuen idatzi dugu. Jarraian, urratsak irakurri, ulertu eta gure eskuak gora ta behera mugimenduak egiten jarri ditugu. Kolpe kolpe kolpekaaa josii ta josiii josii ta josiiii.... Barrua bete eta begira zer nolako panpin ederrak sortu ditugun!!!