2018/12/11

OLENTZEROREN BILA.

GU ERE BAGOAZ ANTZERKIRA!!!

Abenduak 17an, 5A mailakoak ere unibertsitatean egongo gara.Hona hemen gure antzerkiaren  sinopsia!!

OLENTZEROREN BILA 

Maiderrek irakurri zuen  egunkarian Olentzero preso zegoela ipuinen basoan eta orduan, oparirik ez zutela jasoko pentsatu zuen. Arkaitzek Olentzeroren bila joan behar zutela pentsatu zuen. Orduan, Ikerri eta Maiteri deitu ondoren, ipuinen basora abiatu ziren. Basoan, ipuinen pertsonai askorekin topo egin zuten . Aurkituko zuten Olentzero?Opariak jasoko zituzten?

BADATOR ANTZERKIA


BADATOR ANTZERKIA!!


Datorren, astelehenean Abenduak 17an, unibertsitatean, 5. eta 6. mailako ikasleak antzerki batzuk egingo ditugu.Hona hemen 5B mailakoen atzerkiaren sinopsia. 


GAIZTOA IZAN NAHI EZ ZUEN OTSOA

Lehenengo, hiru txerriak eta otsoa ipuin bat egiten hasten dira. Baina, otsoa  ipuinetan beti gaiztoa izateaz aspertuta dago. Haserretuta otsoak idazleari bera ona izango den ipuin bateko pertsonaia asmatzeko esaten dio eta  badoa. Orduan eskolako neska bati deitzen dio otsoaren papera egiteko. Baina neska ere antzezterakoan, haserretzen da eta ospa egiten du.  Gero idazleak behiari  otsoaren papera egiteko esaten dio eta behia ere haserretzen da. Idazleak otsoari deitzen dio eta .....







2018/11/06

GORPUTZ HEZKUNTZA: 3, 2, 1 ... AURRERA!!

Gorputz Hezkuntzan ere hasi dugu ikasturtea, "3, 2, 1 ... AURRERA!!" unitatearekin. Ateratako argazki eta bideoekin bideo-montaia hauek egin ditugu. Ea zuen gustokoak diren...





2018/10/31

AURTEN ERE LANEAN





AURTEN ERE LANEAN!!!

Aurten 5. Mailan hasi gara. Ikasturte hasieran 6. Mailakoekin Oriora joan ginen. Paseatu, jolastu… eta surf egiteko aukera izan genuen. Primeran ibili ginen.

Orain “UNIBERTSO” proiektuaren inguruan lanean gabiltza. Gaia aukeratzea ez da erreza izan, aurkeztutako guztiak benetan interesgarriak zirelako.

Hemen gabiltza jo eta ke lanean. 

Hiruhilekoaren zehar horrela jarraituko dugu.